XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BA- ETA EZ- FONETIKAREN ALDETIK José Luis ALVAREZ EMPARANZA (TXILLARDEGI).

1- Geroari buruz sustrai bilaketan Euskal Dialektologiak, beste edozein dialektologiak bezala, badu berez funtsa eta interesa Euskal Herria inoiz euskaldunduko bada, ordea, hizkuntza eredua finkatu beharra dago.

Euskaltzaindiak orain arte egin dituen urratsek, eta Euskara Batuak berak, helburu horretantxe dute azken giltzarria.

Hots, gauza ezaguna denez, lehen euskal belarria delakoan konfiantza apur bat bederen jar bazitekeen ere, gaur ez da gauza bera gertatzen; eta, gero eta hertsikiago, ARAUAK eman beharra dago: bai idazkerari dagokionez, bai AHOSKERARI BURUZ ere.

Horretarako, jakina, euskalki GUZTIAK kontutan hartuz, eta soziologi arazoak ahaztu gabe, BIDE BAT proposatu behar da.

Behar hau, bestalde, ez da amets akademiko bat. Ez.

Eskoletan eta gainerako lanetan ari direnek ozenki eskatzen dute aholkua.

Euskaltzaindiari dagokio erantzutea.

Hauxe du gaurko eginbide nagusia; eta ez antzinako ñabarduretan azkenik gabe murgiltzea.

Nahiz, noski, eman beharrak diren arau horiek SUSTRAITUTA eman behar diren ere.

Ba- (baiezkakoa eta baldintzazkoa), ez- eta bait- aurrizkien ahoskera (fonetikaren mailan eta azentuaren mailan, beraz) finkatzea oso beharrezkoa da.

Alde batitik, beroiek duten maiztasunarengatik; eta bestetik, puntu honetan euskarak duen berezitasuna galtzeko arrisku larrian gaudelako.

2- Sustraien bilaketa Euskalkien artean fonetikaren mailako desberdintasunak ezagunak badira ere, areago dira diferentziak nabarmen azentuaren mailan.

Eta, funtsez, Mendebaldeko euskalkiak jarri ohi dira multzo batean, eta Ekialdeko euskalkiak bestean.

Honelaxe egiten zuen Azkuek; eta gauza bera Altubek, Mitxelenak eta bestek.

Euskararen baranoan, prosodiaren mailan batez ere, bi mundu baleude bezala.